XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ederki!

Futbolinean ari ziren.

Edonori gol bat sartzen ziotenean toki bat utziko zidaten: horixe zen ohitura.

Bitartean, egurrezko pilotatxoari begira geratu nintzen: han zebilen, alde batera eta bestera, berunezko jokalarien kolpeek bultzaturik.

Jokoan sartzea egokitu zitzaidanean gustora aritu nintzen, gol batzu sartuz eta txanda batzutan atera gabe, izerditan jarri nintzen arte.

Handik piska batera eten bat egin genuen eta gaseatutako edari bat eskatu.

Besteen arteko ausartenek zigarro bat piztu ere egin zuten; nik, artean, aurreko zigarroaren zapore mikatza neukan ahoan.

Aldi batez berriketa animatuan aritu ginen, eta batzu alde egiten hasi zirenean ni ere joan nintzen etxe aldera, nire sekretua gordeaz eta oso pozik.

Baina etxean egon nintzelarik adorea baretu egin zitzaidan eta bestelako burutazioak etorri.

Izan ere, Irenerekin egoteak eman zidan zoriona, nahi gabe, helduenen taldearekin bilatzen nuen gizontasunarekin erkatu nuen.

Eta gezurra badirudi ere, bururatu zitzaidan nik jolas inuzentetan txoroki aritzen imajinatutako neska haien jokabidea taldekoena baino askoz ere helduagoa zela.

Helduagoa edo, behinik-behin, naturalagoa.

Eginda neukan ideiaren arabera, adiskidetasuna lortzea oso (...)